Hiru
Maxusek
hirurogeita hamar urteak beteak zituen, haren azken urteetako bikote
edo amoranteak galdetu zituen poliziak; bi ziren burusoil, eta
hirugarrena Londresen bizi zen. Ingurua ikertu, eta bizi lasaia eta
zuhurra, irakurle amorratua eta musika zalea, horixe zen
emakumearekiko zuen iritzia. Polizia burua kasuarekin tematu zen;
tokian topatutako botoian zegoen kakoa. Ikertu zuten botoiaren
jatorria, eta gizon galtzetako gibeleko sakelakoa zen; “Bulberri”
firmakoa, komisarioak lehendabizikoz ikusi zuenean pentsatu zuen
bezala: modaz kanpo, eta hamar urte lehenagokoa. Datu horrek eman
zion gizonaren erretratu robot bat egiteko lehen urratsa. gotorra,
laurogei kilo inguru, ile zuri eta burges antza. Aise hartu zuen
gizonak emakumea besoetan, musu bero batean, sudurra hatzekin
zimikoan arnasa hartzen utzi gabe egin zuen ito, forentsearen
arabera.
Jarraituko
du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario