Lau
Maxus
bakarrik bizi zen, ez zuen egundaino etxekoandre izan nahi, amodioa,
amodioa zen, eta hori zuen maite, amodioa, pasioa. Ezagutu zuen
amodioa eta pasioa, bere betiko gizona ezagutu zuen, eta bihotzen
sekretu bat bihurtu zen. Etorri zen bezala joan egin zen. Bakarrik
eta minez gelditu zen, baina aldi berean zoriontsu, masokista zelako.
Berrogei urte geroago gizonarekin parez pare irribarretsu zilkoan
kilikak sumatu zituen. Gizonaren solas politak animaturik, gonbitea
egin zion.
Jokinek
neska ezagutu zuen, eta haren begiek liluraturik, etxekoak atzendu
eta neska seduzitu zuen, biziki maitemindu eta ihes egin zuen.
Berrogei urte geroago berriz ere emakumearen begiek larriki
kezkatuta, kasatu egin zuen.
Komisarioak
ez zekien nondik hasi. Emakumearen telefonoa aztertu zuen, ez zen
telefonoz anitz mintzatzen horietakoa, eta ez zuen ematen altxapean
inor zuenik. Korreoa ere behatu zioten, baina hemen ere deus
kezkatzekorik. Beraz Hirurogeita hamar urte inguru gizon burges
arrunta bat galtza botoi batekin bilatzeak ere...
Estatu
Espainolean 2016an 53 emakume hilik suertatu ziren amorante senar edo
bikoteen eskuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario