Igandero
irakurtzen dut Mauel Vicentek idazten duen zerrenda, El Pais
egunkarian. Argia eta zehatza delako idazten duena. Gaurkoan hola
dio; burmuina zikin ez dadin, hona hemen beharrezko batzuk.
Goizeko
albisteetatik nahitaezko guti batzuk.
Liburu
on bat mesanotxean.
Telebistan
erreportaje on bat, bada.
Musika
klasikoa.
Eta
telefonoa amatatu.
Gizon
hau nire adintsukoa izanen da ziur aski, akaso horregatik izanen da
era bat ados nagoela erran horiekin. Lehengoan arrituta gelditu
nintzen telebistan serio izan nahi zuen emanaldi bat ikusten.
Telefono inteligente (jakintsu erran beharko nuke?) bitartez lortzen
ahal ditugun zerbitzuak jakiteak zozotua utzi ninduten. Telefonoaren
ahalmenak fini-ezinak dira; berogailua biztu, automobilaren abiadura,
garbigailuaren, labearen edo izozgailuaren, hotza... eta zernahi
gehiago, dena botoi bat sakatu eta. Hori bena banekien eta erdi lo
gelditzen ari nintzen, amoranteek sexu harremanak telefonoz ukan ahal
dituztela, eta nola izaten den zera, aditu nuenean. Ongi azaltzen
zuen emanaldiak, bikotea itsasoz separatuak, bat Ameriketan eta
bertzea Ingalaterran. Norbera bere buruarekin ari zedin, bibragailua
bat bertzeari, telefonoz botoia zapalduz jartzen zion martxan.
Jakina, webcom delakoaren bidez elkar ikusten zuten doike. Hara nola
orain duela guti arte bekatu zena, multinazionalen produktu bihurtu
den.
Non
ote olerkariak? Poetak. Amorantearen zain egoteak ekartzen duen
zoriona, ezin egona eta fantasia? Non gelditu da? Ni goizero nire
tulipanak ikustera ateratzen naiz, landarea eder aski egin da, baina,
oraindik ez da loratu, irrikituan gaten naiz haiek ikustera, lehen
lorea ikusi nahi dut eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario