lunes, 20 de marzo de 2017

LOREA


Ni ez naiz lore bat
ez naiz lorea bezala zabaltzen
ez eta lorea bezala hersitzen
nere usainak ez du lore artean parekorik.

Harkaitz sendo bat naiz
deskantsurik gabeko lanarekin
emakume bihurtzen ari dena.

Eredurik ez eta
nigan nitasuna moldaturik
haizeak berak ere
mugituko ez duen nortasuna.

Itsas ertzeko harkaitz sendoa
emakume bihurtzen diharduena
heldutasunaren
sendotasuna izango ote?

Ez naiz lore bat
ez naiz inoiz


inoren esku artean zimelduko.
                                                     Amaia Lasa 1971

No hay comentarios: