Gizakiaren
historiarekin batera datorkigu zeramikarena. Neolitikoan,
gizon/emakumea sedentarioa egin zenean, hasi zen buztina lantzen.
Orduraino ibiltari, sua egiten zuten tokian zola gogortzen zela
jabetu ziren, eta ura bildu eta berotzeko ontziak egitea otu
zitzaien. Gero, anitz geroago hasi ziren ontziak dekoratzen, eta
orduraino baliagarri zena apaingarri bihurtu zuten. Gozoa ematen zien
ekintza zen, buztina oratu, borobildu eta itxura eman, gero mimoz eta
ferekaz finitu. Txinoek egiten omen zuten zeramika soilik plazerera
gatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario