Rodolfo
eta Jokin bikiak ziren. Zortzi urtekoak; Rodolfo baikorra eta Jokin
ezkorra. Errege eguneko opariak aukeratzen hasi zen haien aita, eta
batean pentsatu zuen mutikoen erreakzio ikusi nahi zuela. Jokini
ordulari polit bat erosiko zion, aldiz, Rodolfori zaldi kaka jarriko
zion oinetakoan.
Mutikoak
ohatzetik jaiki bezain pronto balkoira atera ziren oparien bila.
Jokinek ordularia ikusi zuenean, negarrez hasi zen. “Zer duzu
maitea?” joan zitzaion ama etsipenez. “Ama! Begira ze ordulari
polita ekarri didaten erregeek, ezin izanen dut eskolara eraman
autsiko zait, kaxan utziko beharko dut betirako” Negar eta negar
mutikoa. Aldiz Rodolfo oihuka joan zitzaien, “aita! Ama! erregeek
zaldi bat ekarri didate, kaka egin eta ihes egin du!” Konten baino
konteuago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario