jueves, 5 de enero de 2017

EBASLEA


Txalupa hartu eta arrantzara, horixe zen mutilaren pasioa. Itsasoko ur gazia eta ibaiaren geza nahasten zen hartan gustuko zuen amua botatzea. Izokin bila sartzen asi zen ibaian, gero eta gorago; egun batean lamia polit bat ur ertzean harri handi baten gainean eserita pentsakor ikusi zuen, istant bat izan zen, txalupa zuzentzen galdu zuen denboran desagertu zen lamia. Baina haren begiak, bi harri bitxi beltz distiratsu txoratua utzi zuten. Egunero joaten hasi zen, batzuetan bi aldiz. Lamia limur konturatu zen eta, xumeki hasi zen ageriko egiten. Mutila egun batean bere adore guziekin, bihotza taupadaka hurbildu zitzaion. Mutilaren xarmak lamia liluratua utzi zuen. Inork, inoiz eskaini zizkion hitz ederrenak ziren haiek. Egundaino ezagutuko zuen sedukzio gorte hark errenditu zuen. Eguneroko zitara ez zuten hutsik egiten; mundua gelditu egiten zen ilunabarrean. Eta hala izan zen mutilak nola ebatsi zion lamiari, gazte lorea, ile horiaren kolorea, larruaren leuna, begien azabatxea, bihotzaren ametsak... Lamia deus gabe gelditu zenean, mutila joan egin zen, lamiak ikusi zuenean bizkarra ematen ziola ihesean, bazekien ez zela itzuliko. Baina, lamiaren boterea ez zuen mutilak ezagutzen. Begizkoa egin zion, eta ametsak kendu; bazekielako ametsik gabe, ez zuela mutilak aitzina lorik eginen 

                

No hay comentarios: