Ordua
ailegatu zela pentsatu zuen Antoniok. Mimoz prestatu zuen gosaria,
bere azkena izanen zen eta; xigortu zuen bezperako ogia, gurina eta
maragurizko marmelada, eta kafe gogor bat, denak sukaldeko mahaian
jarri zituen, zerbaiten hutsunea sumatu zuen, amak beti erraten
zion limoizko zuku bat goizero hartzea zintzurrari komeni zitzaiola,
eta une batean prestatu zuen, amaren erranak kontuan hartzen zituen
gizona zelako.
Bere
buruaz bertze egitera zihoan; dena zeukan ongi pentsatua. Gosaldu
ondoren soinean eraman behar zuen arropa aukeratu zuen, bazekielako
forentseak potreta eginen ziola, eta nolanahi jantzia egoteak ere ez
zitzaion ongi iruditzen.
Hartu
zuen soka motxilan eta abiatu zen oraindik ilun autatua zeukan
zuhaitza bila. Haritzondo eder bat zen, herritik gertu, belai ttiki
batean erreka bazterrean. Argitzen hasi zen eta zuhaitza, handia,
ederra, beltza ikusi zuen eta zitzikatu zen, hainen zen handia ematen
zion gozoa haren adarretik zilintzan akabatzeak.
Hurbiltzen
ari zen eta harako mukuru beltz bat zuhaizpean nabaritu zuen; gizon
bat zen lurrean eserita soka bat korapilatzen.
_Zer
ari haiz hemen puta seme hori?
Bertzerik
gabe bota zion Antoniok okupa-ri.
_Ba,
ez duk ikusten, aparejua prestatzen, zer haiz itsua edo...
Erantzun
zion bera bezalako txori-gaiztokoari.
_Leku
hadi hemendik! zuhaitz hau nirea duk eta...
_Hirea?
Aztoratua
gelditu zen Antonio, egoerak gainditzen zuen, ez zekien nola konpondu
arazoa eta gizonaren ondoan eseri, eta solasaldi surrealista bat hasi
zuten.
_Felipe
nauk, sagar bat nahi?
_Ni
Antonio. Bai, ekar iezadak, errege-sagarra ona duk...
_Nun
erosi duk soka?
_Xaian,
arrantzale kooperatiban. Eta hik?
_Txino
batean, baina badiet zalantza, uste duk iraunen duela?
_Ba,
frogatu beharko...
_Bai
to! Eta irauten badik?...
_Hireak
sendoa ematen dik, zilitza hadi lehenik. Hirea duk zuhaitza eta.
_E!
E! Kieto parau! Hi hengoen lehenik.
_Alu
zikina!...
_Asto
pitoa!...
_Hi!
_Ez, hi!
_...
_Ez, hi!
_...
Bitartean
argitu zuen, hego haize epelaren ferekak egin zituen lasaitu, bildu
zituzten sokak eta bertze baterako uztea erabaki zuten. Astiro
gurutzatu zuten belaia, elkarri mokoka, elkar zirikatzen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario