miércoles, 7 de diciembre de 2016

KONTAKIZUN BELTZA


Urtero bezala aurten ere Ilbeltza izanen da Baztanen, nobela beltzaren astea 18tik 22ra; idazle eta irakurle hainbat ekitalditan eginen dira bildu.
Nola hil artearekin” izenburuarekin egin zuen Raimond Chandler-ek nobela beltzaren gain bere tesia.
Nobela Beltzaren ezaugarriak dira, bortizkeria, ustelkeria, sexu gehiegikeriak, hilketa odoltsuak..., hondarreraino artearekin misterioa eramanez burutuak.

Neskatikoa bere ahizpa eta lehengusinarekin ari zen jostetan, etxe parean, asfaltatu gabeko auzo batean. Arratsaldeko lauak aldera goi mailako automobil batean gizon bat sartu zen auzoan, eta zazpi urteko neskatto bat bahitu zuen. Ama haurdun, sabel handitua oihuka jarraitu zion kotxeari, baina galdu zuen haren arrastoa. Bogotako alde hartan, herri ttiki baten modura komunitatean bizi zen jende xeha etsipenean atera zen neskatikoaren bila.
Luxozko apartamentu batean aurkitu zuten neskatikoaren gorpua, drogatu, bortxatu eta indarrez itoa “yacusi” batean. Ustezko kriminala, Uribe-tar bat, berrogei urteko arkitektoa, aberatsa, eta familia printzipaletakoa, alkohol eta heroinaz lepo atxilotua izan da.


Egia ez balitz... Sarritan errealitateak fikzioa gainditzen du.

No hay comentarios: