viernes, 2 de diciembre de 2016

EUSKARA


Zaharra naiz, arras zaharra; arbasorik gabea, bakarra; trinkoa eta borobila, misteriotsua; ez dakik nun naizen sortua eta garatua. Denboretan handia, zabala eta indartsua; eguzkiaren argiak zaindua egunez, gauez, ilargiarenak babestua. Haizeak higitua. Lehorteek eta uholdeek erdi itoa sarritan. Gudek eta Jinkoek mehatxatua, erdi irentsia. Nerez naiz gotorra eta erro zuzena, suntsiezina. Hilzorian oihan eta mendietan zokoratua, berriz ere berpiztu eta plazara ialgi nintzen. Jakintsuen ateak jo nituen, eta zabaldu egin zizkidaten. Hementxe nauzue zaharberritua, zuen etxeetan sartzeko nahian.


No hay comentarios: