Dublinen
sortu zen 1909an eta Madrilen hil 1992an.
Hamazazpi
urte nituela jabetu nintzen, arras ongi eta argi oroitzen dut, zakur
kaka mokordo bat espaloian beha nengoen, eta dena ulertu nuen, hortxe
dago, erran nuen, hori da bizia. Harrigarri, ideia hark bi hilabete
aztoratu ninduen, hemen gaudela, segundo bateko existentzia dela
gurea, euli bat bezala zaplastako batez paretaren kontra zanpatzen
gaituztela onartu egin nuen.
Nahi nuke
nire marrazkiak ikusiko balituzte pertsona bat haietatik pasatu izan
balitz bezala, barraskilo baten antzera, pertsonaren biziaren arrasto
bat utziz, barraskiloak baba uzten duen bezala, egun batean haren
une bat hartzea lortuko nuke, bere gogorkeria eta edertasun osoan.
F. B.ek idatzia
Guggenheim-era
bisita egitera joateko aukera ederra izan zen. Ilobak hartu eta
goizeko hamarretan hantxe geunden, iloba gazteenari barre-gura ematen
zioten artista zirikagarriaren marrazkiak, ertainak isilean
begiratzen zituen zenbait iduri kezkagarri, zaharrenak, (hemezortzi urte)
arretaz, denbora hartzen zuen margo-lan misteriotsuen aitzinean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario