martes, 1 de noviembre de 2016

BELDURRA




Gustav Mahler, nire senarra biziaren hondarrean galdu nindukedan beldur handiz, Leiden-era joan zen Sigmund Freud ikustera, nork erran zion: emakume bakoitzean zure ama bila zabiltza, nahiz eta emakume gaixo eta oinazetua izan zure ama zena... Erran zion ere, nik aita nuela printzipioen oinarri, egia izan zitekeena doike. Nire aita, biziari aurre egiten zion horietakoa zen, aldiz Gustav Mahler berrogei urterekin ezagutu nuenean ia birjina zen, nahiz eta emakume eskarmentatu pare batekin limurtu izana. Ez zen kasualitatea. Mutil zahar bat zen, emakumeek beldur ematen zietena. erortzeko beldur ikaragarrian beti, horregatik zion biziari beldur, femeninoari zion beldur.

                                                                                                                          Alma Mahler-ek idatzia

No hay comentarios: