Omo
ibaiaren bazterrak emankorrak dira. Etiopiako hego aldean kokatzen
den lurralde hau baso hostotsua da. Zortzi bat tribu edo multzo
antzina bezala bertan bizi dira. Animistak, zaharren erranetara
etortzen dira, multzo bakoitzak eure hizkuntza mintzo du; amarikoa
da estatuko hizkuntza ofiziala, gutik baino dakiena, eta haur guti
joaten da eskolara. Bakartuak, inorekin komunikazio handirik gabe,
euren ohiturei tinko dira atxikiak.
Behiak,
ahuntzak eta ardiak dira garrantzitsuak multzo hauentzako; haien
esnea, odola, haragia eta larrua ezin bertzeko dute aitzina egiteko.
Norberaren aberastasuna ere behietan datza; hainbat behi, hainen
aberatsa. Neskatilen eztei saria behietan eramaten da. Urak
ttikitzen direnean ibai bazterrean sorgo eta arto-ttikia erein egiten
dute; eskuz, bi harri artean ehotzen dutena.
Oraindik
neolitikoan daude, naiz eta sua ezagutu ez dute buztinezko
altzairurik egosten, edo burdinarik lantzen, ez dute zirrikarik
erabiltzen, dena bizkarrez edo astoz garraiatzen dute. Etxolak makila
eta lastoz eginak; areto bakarrekoak, euria egiten duenean, eta lo
egiteko soilik erabiltzen dituztenak. Sua atarian egiten dute,
haragia erre, eta ogia supean egiteko. Ontziak kalabaza azalekin
eginak. Soinekoak ahuntz larruzkoak.
Emakumeak
dira benetan bereziak, ezinezkoa ematen duen modura orrazten dute
ilea; era guzietako dornagailuak erantsiz; sagarrak, intxaurrak,
ahuntz adarrak, hegazti lumak; eta koloretako koilareak, burutik,
belarrietatik eta lepotik. Ohitura batzuk dira biziki krudelak; guti
batzuk ezpain mintza zulatu eta bortxan egiten dute handitu, gero
plater bat bertan sartzeko. Badira ere tatuaje gisa larrua zauritu
egiten dutenak, gaiztotu eta gero orbainaz arro direnak.
Nire
aitatxi eta amatxi handik etorriak direla diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario