lunes, 11 de julio de 2016

SANFERMINETAN

Goizean hartu zuen gonbitea:
―Azterketen emaitzak hartu ditinat, eta gutun azala ireki baino lehen, Sanferminetan egun on bat nahi dinat pasa; nirekin etorri nahi dun?
Zioen gizonak ahots apalez. Minbiziak hartua zeukan; gizon azkarra zen, eta bazekien bereak egina zuela. Aipatzekoa zen gizonaren adorea; lagun zaharrak ziren, eta ez zuen une bateko zalantzarik ukan; bazekielako egun on bat pasatuko zutela elkarrekin.

Goizeko hamarretan joan ziren Iruna kafetegira gosaltzera. Zuriz jantziak, eta painelu gorria lepoan. Astegun gorrian, ez zegoen Gaztelu enparantzan jende anitzik; hiritik itzuli lasai bat egin, eta zezen zozketa ikustera joan ziren. Aperitibo bat hartu ondoren, zezen buztana bazkaltzera: zezen plazara korrida ikustera joan baina lehen, atseden bat hartzeko Hiru Errege hotelean xanpain kopa goiti... Biziari topa!   

No hay comentarios: