Goizeko
zazpiak ziren eta taxi batean gindoazen. Irratia airean zeukan taxi
gidariak, eta nahiz eta italiarrez ez jakin, ulertu genuen nonbait
ikaragarri bat gertatu zela. Ponpeya-ren hondakinak ikustera joanak
ginen, eta hiriko biztanleek jasandako zorigaitzak oraindik
hunkiturik, Leticia eta biok elkarri beha gelditu ginen. Sarraskia
aireportuan izan zen, baino ez gurean, Turkian, urrun betiere, eta
horrek lasaitu gintuen. Romako aireportuan hamarretan Bilborako
hegaldia hartzekoak ginen, eta behin txartela eskuan gosaltzera joan
ginen, kafetegia jendez lepo, lasai, arazoa ez zegokigun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario