sábado, 11 de junio de 2016

GELTOKIA


Beti dago zerbait galtzeko.
Etxeak ez dauka erlaitzik, baratzean lorerik.
Zakurra atarian lo.
Oiloak atzaparka, oilarra beti oilar eta dotore.
Zerria kaiolan, ura eta bazka kautxuzko zirrika azpilan.
Ondoko zuhaitzak fruituz beteak, pomeloa, laranja, lima...
Landan, mandioka, artoa...
Larrean, behi pare bat eta behorra.
Tren-geltoki nagusia trenaren zain zegoen, azken bortz urteetan ez zen trenik heldu, bazen denbora bertakoek alde egin zutela, baina berari inork ez zion deus erran eta bere lanpostuan jarraitzen zuen. Posta bulegoan soldata hartzeko, hilean behin, abrez egiten zituen ehun kilometro. Beharrezko erosketak egin eta etxera itzultzen zen. Emaztea eta biek bizi ziren, inorekin harremanik gabe.
Tren bide burdinak ateratzera etorri ziren egun hartan, hartara etorriak ezin sinets gelditu ziren, gizonaren egoera ezagutzean.

Argentinako Ipar Handian, Bolibia, Paraguay, eta Txilekin mugan, Salta lurraldea kokatzen da.

1991an gobernuak tren sarea pribatizatu zuen, probintzietako aginteen zainpean utziz. Haiek,autobusei lehentasuna emanez berrantolatu zuten garraioa. Tren sarea alde batera utziz, ehunka herri fantasma ziren sortu.

No hay comentarios: