Ama,
nik ez dut mutikoa izan nahi, nik txoria nahi dut izan.
Garbitu
eskuak eta eseri mahian, bazkaldu behar dugu eta.
Ama,
ez didazu aditzen, txoria nahi dut izan!
Ez
dut txorakeriako astirik maitea, heldu koxeta eta jan lenteja
horiek...
Lentejak
ez ditut maite ama, zizareak eta xomorroak nahi ditut jan.
Aita,
baratzeko lizarrondoan nahi dut lo egin, txoria naiz eta.
Jantzi
pijama eta goazen ohatzera ipuina bat irakurriko dizut.
Aita
ez didazu entzuten, ni txoria naiz!
Ongi
da, baina bihar eskolara gateko lo egin behar duzu, txoriek ere lo
egiten dute eta.
Gurasoei
hasieran barregura ematen zien umearen txorakeriak, obsesioa bihurtu
zenean mutikoaren matraka, kezkatzen hasi ziren. Ikastolatik gutun
bat hartu zutenean, psikologo baten aholkua eskatu zuten.
Mutikoa
gelan txioka hasi zela... zioen zuzendariaren gutunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario