sábado, 16 de abril de 2016

KOLLAGEA



Egun polita, oskarbi, itzalean hotz,
udaberriko egun samin bat nolanahi ere.
Mendia loratzen, egunero zuhaitz berri bat hosto berritan,
gerezi basa loretan,
txoriak txioka habia iruten.

Espainiako erregearen arreba salbatzeko azken eginahala; abilezia handiko ekintza printzearen abokatuarena.

Kuku lotsagabea bele edo eskuinusoaren habia bila erruteko.
Kuku, kuku, kukuka, txoria parrez lehertzen,
bi hankako animaliak eskua sakelarat eramaten ikusten.

No hay comentarios: