viernes, 1 de abril de 2016

ANDY WARHOL


Pop-art, errealismo berria, joan den menderen hirurogeiko hamarkadan mundu osoan edatu zen. Eguneroko imajina arruntetan, eta modu sinplean, Ameriketako mito nazionalak zituen astindu.
Iragarki diseinatzailea izandakoa zen Andy Warhol, eta argazkia serigrafiara eramateko teknika industrialak ongi ezagutzen zituen: gizarte kontsumoan inspiratzen zen, zopa potoak, telebista saioak, magazinak, edo publizitate urbanoak... Marilyn Monroe, Liz Taylor, auto istripuak, edo giza eskubideen aurkako atxiloketak... Beti ere “Amerika way lif” kapitalismo zantzu haietan.
Factori”olan, seriean ekoizteak, imajina bera, anitz koloretan eginez, produkzio handiak egiteko aukera eman zion. Imajina, gizatasunik gabe eta hotza, gezurrezko gizakia, biolentziaren ideia irudikatzeko zuen Warhol-k hartu.
Factori” kontra-kultura sinboloaren zuzendariak ez zuen bere burua artistatzat hartzen, avant-garde pertsonai erakargarri eta xarmagarri bat izatea laket zitzaion. Katalizatu nahi izan zituen mitoak, izuak, eta New York-ko gizarte goibel eta snob baten fetitxeak.



Bilborako autobusa hartzera Donostiara abiatu nintzen atzo goizean. Guggenheim museoan Andy Warhol-en erakusketa ikusteko asmoz. Bilbon bizi den lagun batekin gelditua nintzen, egun xarmanta elkarrekin pasako. Lenteja on batzuk eginen zituela erran zidan, erakustaldia ikusi eta gero jateko. Ederki, pentsatu nuen, banekielako zein onak egiten zituen lentejak nire lagunak. Eguraldia ez genuen lagun, goizetik muku, gero eta mutur beltzago. Automobila aparkalekuan utzi, eta kalera ateratzean haize bolada batek ia lurrera bota ninduen, aterkia nolabait ireki eta autobus geltokirat hasi nintzen, hamar minutu bertzerik ez nituen, eta txartela hartu beharra. Harako batean haize ufada batek aterkia modu txarrez eskuetatik kendu eta itzuli-ipurdika espaloi gora eraman zidan, eta ni haren gibeletik erdi arrastaka espaloiaren ertzean trabatu, eta ur putzu batean ipurdiz erori nintzen. Era bat urez blai, guardasolik gabe, negarrez, muki zotinka, eseri nintzen etxe baten erlaitz pean. Eta orain zer? Pentsatu nuen, ez nengoen inora joateko, gainera autobusa galdu nuen ordurako. Telefonoa bila hasi nintzen laguna deitzeko. Kaka zarra! Bateriarik gabe. Ene! Nire aitak baleki! Lagun batekin gelditu eta abisatu gabe joan ez...

No hay comentarios: