Felipe
erregea, jatorriz espainola, Karlos menderaezinaren semea.
Lope
de Agirre, zure gutxieneko zerbitzari, kiristian zaharra, guraso
helduen seme, nire goraldian kapare, Espainiako erresumetan jatorriz
euskalduna, Oñatikoa.
Nire
nortasuna osatzearen, eta gizon zintzoak bete beharrezkoak
ordaintzearen, gaztetan Perúraino ozeanoa nabigatu egin nuen. Lantza
eskuan, hogeita lau urtetan Perún zerbitzu anitz egin dizkizut,
indioak menperatu, eta zure zerbitzurako herriak eratu, bereziki,
nire indar eta ahalbideen arabera, zure Koruaren izenean gatazka eta
topaguneetan dihardut, zure ofizialei sorospen eta ordainsariak
betez, zure liburuetan agertuko den bezala. Ongi uste dut, Jaun
argidotar hori, nahiz eta neu eta nire lagunekin krudela eta
ezatsegina izan, gu gaitik hartutako hainbertze zerbitzuen izenean,
erraten dizudana sinetsiko duzula, egia da ere, balitekeela lurralde
hauetatik idazten dizutenek egia ez erratea, haietatik urrun baitira.
Ohartarazten
zaitut, errege espainola, lurralde hauetan dituzun basailu hagitz
onentzako Indietako Erreinuetan era bateko justizia eta zuzenaren
beharra dagoela, nahiz eta ni, zure entzule, erregeorde eta
gobernatzaileek erabiltzen dituzten ankerkeriak jasan ezinik, atera
egin naizen zure obedientziatik, gero izenak emanen dizkizudan
lagunekin, eta orainoko gure aberria Espainiari uko eginez, gure
indarrak jasan eta sufritu ahalko dituen bezain guda krudela egitera
gatzaizkizula. Hauek dira errege jauna, zure ministroak ezarritako
zerga, zigor eta sari bidegabeko ikaragarriak, ezin ditugunak
sufritu, euren seme eta zerbitzariak mantentzeko, gure fama, bizia
eta ohorea ebatsi digutelako, lastimagarria izanik egin diguten
harrera txarra.
Eta
ni, eskuineko hanka maingu, Chuquinga bailaran Alonso de
Alvaradorekin batera eman zizkidaten bi arcabuzadaren ondorioz, zure
izenean eta zure aginduei jarraituz Francisco Hernández Girónen
aurka gindoazela, zure aurka matxinatua hura ere, ni eta nire lagunak
hil arte izanen garen bezala, zure ekintzak jabetu gaitu, erreinu
hauetan zein krudelki irensten dituzun fedea eta hitza, eta lurralde
hauetan Martín Luteroren liburuak baino gutiago balio dutela zure
errukiak, zeren, Cañete zure erregeordea, gaiztoa, likitsa, handikia
eta larderiatsuak Martín de Robles urkatu zuen, zure zerbitzura
zena, eta Tomas Vázquez ausarta, Perú konkistatu zuena, eta Alonso
Díaz tristea, Moisések basamortuan baina gehiago herrixketako
biztanleak aurkitzen lan egin zuena, eta Piedrahita, kapitain ona,
zure zerbitzuan anitz gatazka zapuztu zituena, eta Pucaran bizia
emanez gudariekin jarraitu zuena, ez balira sartu, egun, Francisko
Hernández izanen zen Perún errege.
Ez
itzazu aintzat hartu miatzaile hauek adierazten dizkizuten egindako
zerbitzuak, gezur handia baita, zerbitzua deitzea zortziehun mila
peso zure errege kaxatik gastatzea, euren bizio eta txarkerietako.
Zigor itzazu gaizkile modura, hala baitira. Beha, beha Errege
espainola, zure menpekoekin ez zaitez krudela eta eskergaitza izan,
zeren, Gaztelako erreinuetan zu eta zure aita inongo atsekaberik gabe
zeundetenean, zure basailuek euren odola eta azienden bizkar, lortu
dizkizute lurralde honetan dituzun erreinuak. Beha, Errege jauna,
ezin da errege zintzo tituluarekin lurralde hauetatik etekinik atera,
ez duzulako deus arriskatu, eta ez dituzulako lurralde hauetan
izerditan lan egin dutenak behar bezala ordaindu.
Ziur
naiz, errege guti gaten direla ifernura, guti zaretelako, anitz
izanen bazinete, batek ere ez zuen sartzerik izanen, han Luzbel baina
txarragoak izanen zinatekeelako, gizaki odol gose eta egarri ase gura
duzuelako. Aitzitik ez naiz zuekin liluratzen, beti zaretelako adin
ttikikoak. Eta, horrela Errege jauna, zin egiten dizut eta boto
nagusia egiten dut Jinkaren aizinan, nik eta nire berrehun kapera
konkistatzaile arkabuzero marañonek, ez dugula zure ministro bat ere
bizirik utziko, badakigu eta norainokoa den zure errukia. Gaurko
egunean sortuen artean mentura hoberenekoak sentitzen gara, Jinkoaren
fedea eta aginduak lurralde hauetan betetzen, nahiz eta bizian
bekatariak, ustelkeriarik gabe, kiristian gisa, Romako ama santuak
agintzen duen bezala, eta nahi dugu, nahiz eta bekatariak, Jinkoaren
aginpen martirioa onetsi.
Amazonas
ibaitik egin genuen ateraldian, Marañón Ibaia deritzon hartan
sartu, eta Margarita erraten dioten irla batera heldu ginen,
Espainiatik etorritako ikara eta beldurra ematen diguten, luterano
zismaren zantzuak nabaritu genituen, eta gurekin zetorren Monteverde
izeneko alemaniar bat zatikatzea manatu nuen berehala: patuak
emanen du haren kontu. Gu egonik, printze argidotar hori, Kristoren
fede perfektuan bizitzeak du berea.
Bereziki
da handia lurralde hauetan fraideen lasaka, ze, zure sumina eta
zigorra komenigarria litzaizkieke, ez baitago inor gutxienekoz
arrandiatzen ez duena gobernadore izatea. Beha, beha errege, ez
iezaiezu sinets, zure erreal agerpenean, zure aitzinean isurtzen
dituzten malkoak, hona etorri eta agintzea delako zera. Jakin nahi
baduzu hemen daramaten bizimodua, adi, merkataritzan iaioak, onura
profanoak erosi, eta elizako sakramentuak saldu, pobreen etsaiak,
handinahiak, gozozaleak, harroak, gutxienetakoa izanik ere, fraideak
nahi duena, lurralde hauek manatu eta gobernatu da. Erremedioa,
Errege jauna, ekintza hauek eta etsenplu txar hauek ez dute betetzen
eta finkatzen bertakoen fedea. Gehiago erraten dizut, fraide hauen
lasaka ezpada akitzen, ez da faltako eskandalurik.
Aitzitik,
nik eta nire lagunak, gure arrazoiaren baitan, bizia emateko prest
gaude, egoera honen eta igarotakoen, Errege argidotar hori, zu zara
errudun, ez baituzu zure basailuen lanaren errukirik. Ardura zaitez
zor diezunaz, zuk ez badituzu begiratzen, eta zure miatzaileek
erraten dizutena aintzat hartuz gero, ezin izanen duzu asmatu zure
gobernuaren zuzentzea, Ez dago zertan lekukorik azaldu, lau mila peso
urteko du zure begirazale bakoitzak sari, eta zortzi mila aurreztuak,
heredatuak eta jabetzetan, eta hauek denak kontutan harturik,
zerbitzuren emaile izanen bagina, ez ginateke gizon trinkoak izanen,
gure bekatuen gaitik, diote, belaunika gaitezen euren aitzinean eta
gurtu ditzagun Nabukodonosor izanen balira, beraz ezinezkoa, eta ni
zure zerbitzuan hanketan zauritu eta maingua, eta nire lagunak ere,
zure zerbitzuan zahartuak eta nekatuak, abisatu nahi dizuegu , ez
utzi epai hauetan zure erreal kontzientzia, ez delako zure baitakoa,
beraien seme alabak ezkontzearen ahaleginetan galtzen dutelako
denbora, ele zaharrak dionez: makurra ala zuzena, gure etxea
sabairaino.
Fraideek
euren predikuetan ahantzi egiten dituzte pobreak, eta Perúko
egoitza hoberenak hartuak dauzkate. Daramaten bizimodua latza eta
nekea da, zeren, bakoitzak zigor gisa norberaren sukaldean dozena
bat neskato gazte dauzka, eta bertze hainbertze mutik gazte,
arrantzara eta galeper ehizara joaten direnak, eta fruituak ere
ekartzen dizkietenak. Luxo guziak gutxietsiz.
Kiristian
fedearen izenean zin egiten dizut, Errege jauna, ez badiozu
erremediorik paratzen lur hauetako txarkeriei, zerutik etorriko zaizu
zigorra, egiaren izenean ari natzaizu, nahiz eta nik eta nire lagunak
ez dugun zure errukirik espero. Aiene! Aiene! Zure aita enperadoreak
Espainiaren indarrez Germania handia konkistatu zuen, gatazkan
gastatu zituen diruak, guk aurkitutako Indietako etekinak zirelarik,
lastimagarria da gure zahartzaro eta nekearekiko zure erruki eza, eta
goseak eta egarriak kasatzen ari gaituzu.
Dakizu
dakigula lurralde hauetan, argidotar Errege jaun hori, zure aita
enperadoreak Alemania armekin konkistatu zuela, eta Alemaniak bere
bizioekin egin zuela Espainia konkistatu, ala guztiz ere, gu hemen
artoa eta urarekin gosea ase nahiago, ezen erdoil txar horren barne
egon, nahiz eta jakin, egoeran eroriz gero erregalu eta bizio
profitatu ahal izan. Nahiz eta gudak gizonentzako eginak diren, eta
egoera latzak jasan, Romako ama santuaren aginduak bete eta obedituko
ditugu.
Ezin
sinets gaude Errege jaun argidotar hori, lurralde hauetan dituzun
basailuekin hainen krudela izatea, aitzitik, pentsatu nahi dugu, zure
miatzaile eta ministroek direla zure baimenik gabe ari direnak. Diot,
Errege jauna, ze Errege hirian (Lima) itsasotik bi legoara arraia
ekoizten den aintzira bat deskubritu zela, Jinkoak ala nahi izan
zuelako, eta zure ofizial eta miatzaileek arraiaren profitatuz gain,
euren burua gutxietsiz, zure izenean alokatzen dutela aintzira, beti
euren bizioen ordaintzearen. Hori horrela izanik, utz iezaguzu
gutxienez arraina arrantzatzen, deskubritzen lan egin genuelako,
Kastillanoko erregeak ez duelako hartatik lortzen diren laurehun
pesoren beharrik, hori jakinik Errege hori, ez dizugu Kordobako
mesederik eskatzen, ezta Valladolideko edo Españakorik, zure
ondareak baitira, min zaitez, jauna, eta elika itzazu lurralde
hauetako fruitu eta etekinekin bertako pobre nekatuak, eta beha,
Errege jaun hori, Jinkoa denena dela, justizia eta opari, paradisu
eta infernu.
Mila
eta bortzehun eta berrogeita bederatzian Cañete markesak Pedro
Ursúari eman zion Amazonasko jardunaldia, Ursúa jatorriz
Nafarroakoa, akaso erran beharko genuke Frantsa, Motilones
probintzian, Perúko lurraldean, (indioek era bat soilduak ibiltzen
direlako, deritzo Motilones) itsasontziak egiten mila bortzehun eta
hirurogei arte ihardun zuena. Itsasontziak egoera umelean egin zituen
eta uretara bota orduko gehienak hondatu zitzaizkigun, txalupa batzuk
egin, eta zaldiak, eta zama gehienak utzi eta uretaratu ginen ibai
beheiti gure biziaren arrisku. Peruko ibairik ahaltsuenekin topatu
ginen, eta golko gezan heldu. Oinez egin genituen hirurehun legoa,
lehen aldiz uretaratu ginen hartaraino.
Gobernadore
txarra, gaiztoa, handikia eta miserablea zen, eta jasan ezinak
zitzaizkigun, haren gaiztakeriak, esplikaezinak izanik, danok bat
eginez, Errege jaun argidotar hori, solas batean, kasatu egin
genuen, azken ordu motz bat emanez, gero Fernando Guzman deritzon
Sevillako zaldun bat errege izendatu egin genuen, eta bere aitzinean
zin egin, berorrek ikus ahalko duen bezala, denek firmatu dugun
dokumentuan, eta India hauetako irla Margaritan gordailutu dugunean,
niri haren laguntzaile berezia egin ninduten, eta laster jabetu
nintzen haren irain eta gaiztakeriaz, kasatu nahi izan ninduten, eta
nik akitu nituen errege berria eta bere zaintzailea, eta haren
teniente jenerala, eta lau kapitain, eta haren otsein nagusia, eta
heren menpeko apeza, eta bazterrak nahasten ari zen emakume bat,
Rodasko komendadorea, eta almirante bat, eta bi alferez, eta bortz
edo sei haren lagun; zure miatzaileen joera krudela gaitik, guda
aitzina eraman eta bertan hiltzeko prest egonik, berriz ere
kapitainak izendatu nituen, eta sarjentu nagusia, eta kasatu nahi
izan ninduten, eta nik denak urkatu nituen.
Porrotari
jarrai eta Marañon ibaian hilketak eta mentura txarrak gaindituz,
hamar hilabete eta erdi geroago iritsi ginen azkenik Ipar itsaso
bururaino. Ehun jardunaldi justu egin genituen. Mila eta bortz ehun
legoa justu, ibai handi eta kezkagarrian. Laurogei legoa ur geza,
haren ahoan, eta ez dioten bezala adar anitzetan. Hondar handiak
ditu, zortziehun legoako basamortua herri bat ere gabe, xehetasunez
egin dugun txostenean, argidotar horrek ikusi ahal izango duen
bezala.
Sei
mila aintzira baina gehiago dituen parajean ibiliak gara. Jinkoak
daki nola atera ginen laku kezkagarri hartatik! Adi ezazu, Errege
jauna, ezazu onartu itsas armadarik bidaltzea zorigaiztuko ibai
hontara, kiristian fedearen izenean zin egiten dizut, Errege jauna ,
mila gizon etorriko balira ere, bat ere ez zen onik aterako, ematen
dituzten arrazoiak ez direlako zuzenak, eta ibaian ez dagoelako
etsipena bertzerik, bereziki Espainiatik heldu berrientzako.
Lehia
honetan nirekin heldu diren kapitain eta ofizial irainduek, euren
bizia ematearen zin egin dutenak hauek dira: Juan Jerónimo Espinola,
infanteri kapitaina, Genobakoa; Juan Gómez, almirantea: Cristóbal
García, infanteri kapitaina, biek andaluziarrak. Diego Tirado zaldun
kapitaina, andaluziarra, zure miatzaileek bidegabe Errege jauna, bere
lantzarekin irabazitako hainbat indio kendu zizkietena. Nire zaindari
kapitaina Roberto Sosaya eta haren alfereza Nuflo Hernández,
Balentziakoa, eta gure altxorzaina Juan López Ayala, Kuenkakoa; Blas
Gutiérrez alferez orokorra, konkistatzailea, hogeita bortz urtekoa;
Juan Ponce, Sebilakoa eta Custodio Hernández, alfereza,
portugaldarra; Diego Torres alfereza, nafarroakoa; Pedro Rodriguez
Viso eta Diego Figueroa sarjentuak; Cristóbal Ribas,
konkistatzailea; Pedro Rojas andaluziarra; Juan Saucedo alferez
zalduna; Bartolomé Sánchez Paniagua, gure zaindari karguduna; Diego
Sánchez Bilbao, gure zuzkitzailea; García Navarro miatzaile
orokorra, eta bertze hainbat kapare baturik, Jinko Jaunari eska
egiten diegu, zain zaitzan, guda egiten dizuetenei aurre egin ahal
izateko, bereziki turko eta frantsei, eta lurralde hauetan Jinkoak
eman dakigun dohaina gure eskuz lortzeko ukatu dizkiguzun
eskubideak.
Euskal
Herriko berorren basailu leialen seme, ni hil arte mutiri, zure
eskergaitz.
LOPE
DE AGUIRRE, ERROMESA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario