LEGARREAKO
ZULOA
1936ko
abuztuaren 15an Juana Josefa Sagardia haurdun eta sei ume, herriko
batzarrak etxegabetu zituen. Hamaika gizonek aho batez hartu zuten
erabakia. Egun berean senarra heldu zen, eta herrian sartu gabe
atxilotu zuten. Emakumeak etxegabetzea negoziatu zuen, eta senarra
etorri arte Arretxean uzteko eskatu. Ondoko etxea Apezetxea, “Don
Justo” serorarekin lasai bizi zen etxean bazegoen tokia Juana
Josefa eta haurrak hartzeko, baina “Don Justo” celibe zen.
2015ko
abuztuaren 30an eguzkia lagun gan nintzen Irisoro mendi magalean,
Juana Josefa eta bere seme alabak omen dauden leizeraino. Bide
zigorra malda gora harritsua da. Ordu erdi bateko bidean Sagardia
familia herritik igorri zutenean errefuxiatu zen etxola dago,
oinarriak bistan eta ote eta elorriz inguratua. Ondoan pago eder
batzuk, egun gertatutakoaren lekuko bakarrak, mutu.
1936ko
abuztuaren 30an herritik etxola sutan ikusi zuten, baina ez zuten
deus egin, ez zen beraien afera. Juana Josefa haurdun, eta bere sema
alabak, Joakin 16 urtekoa, Antonio 12koa, Pedro Julian 9koa, Martina
6koa, Jose 3koa, Asuncion 2 urtekoa desagertu ziren, bazirudien
lurrak irentsi zituztela. Etxolatik malkar gora berrehun metrora du
mendiak ahoa, aho sakona, iluna, lazgarria, mendeku gose egun hartan
ase zutena.
2015ko
abuztuak 30an lore eskaintza egin zen Gazteluko Legarrea leizean
Sagardia familia orituz. 79 urte geroago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario