Ttipi ttapa Lekaroztik
Arraioza.
Maso Finiguerra
Florentziako zilar grabatzaile bat zen. Meza nagusietan kaliza
estaltzeko zilarrezko tapaki bat amabirjinaren iduriarekin egitea
eskatu zion herriko apezak. Finiguerrak, Azken ukituak tapakiari
ematen ari zenean, ebakiduraren neurria haztatu nahian ikatza eta
gantza nahasketa batekin bete zituen marrazki marrak. Oihal umel
batzuen gainean zilarrezko tapakia ahantzi zuen, eta gutira norbaitek
papera metatu zuen gainean. Eta horrela suertatu zen metaleko
marretan gantza belztua sartu eta paper hezean iduria tinkatzea.
1452an lehendabiziko metalean eginiko grabatua sortu zen. Tapakia
Florentziako Ofizio Museoan dago, eta Parisko Liburutegian haren
estanpa bakara.
Lekaoztik Arraiozera
eguraldiak lagun, egun pasa ttipi-ttapa jatekoak zakutoan abiatu
ziren neska mutilak, denetara hogei ziren, eskola kideak eta hamar
urte inguru denak. Haurrek aise egin zuten bidea, asfaltoa alde
batera utzi eta mendiko bidezidorra jarraituz, belarra zapalduz eta
lar gainetik salto eginez.
Arraiozko artista baten
etxean grabatu egin behar zutela erran zieten eta irriketan zeuden.
“Ze ote zen grabatua?” gehienek ez zuten egundaino ezta hitza
ere entzun, maisuak erran zien arras polite zela eta guti gehiago.
Maso Finiguerra arritu zen
bezain bat arritu ziren Baztan Ikastolako neska mutilak “torkuloari”
itzuli bat ematen zioten aldiro estanpa bat egiten zutela ikusiz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario