Ilbeltzak hogeita lau
zituen eta, goizeko hamaiketan bildu zen jendea, eta aretoa bete.
Harrituta gelditu nintzen, hainbertze literaturazale ikusi nituen
eta. Jon Alonso eta Itxaro Bordak bazkal-aurreko xarmanta eskaini
ziguten; euren lanak aurkeztu, eta gure galdera inozoei erantzunez,
nobela beltza zertan datzan jakiteko aukera ukan genuen. Baginen
hogeita bortz bat lagun mahiaren bueltan gogo onez bazkaltzen, eta
kafearekin batera, “Zangotraba” eleberriaren zehar itzuli bat
egin genuen Juan Kruz Igerabide idazlearekin, eta biziaren “beltzak”
negargura ematen ziolako, eleberrian parodiatu egin zuela
errealitatea erran zigun. Bukatzeko gutizia ekarri zigun
Josebisk-ek “Rekien gauaren erdian” komikarekin. Aire freskoa,
irribarre batekin ekitaldia amaitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario