lunes, 7 de julio de 2014

TXURI BELTZ


Zelai, apal eta leun. Eskuin ezker, aitzin gibelat, dena zelai, mendirik, muinik, maldarik... “Nola egin ihes?”. Jospinen begiak ortzian galtzen ziren, lanak ematen baitzion bidea aurkitzeak. Rhin bazterrean Zaltbommel herri lasaira internet bitarteko amodioak eramana zen. Halakoa izan zuen desoreka Kenyako mendien babesa galdu baitzuen. Eguzkiaren beroa eta ilunabarraren goxoa, aldez aurretik adostu gabeko lagun arteko solasaldia, edo, orduz kanpoko ogitartekoa, horiek denak eta gehiago zituen Jospinek galduak. Paperak lortu ahal izateko, urtebeteko epea emana zioten holandarra ikasteko, eta jo eta ke hartan ari zen. Fred zuen maitalea, berez mutila Alemaniarra, arotza zen, eta Holandan egokitua. Goizeko zazpietan, gosaldu eta joaten zen lanera, hamaika ordu geroago itzultzen zen bazkaltzera.
Bazituen neskak komunikazio arazo handiak. Etxeko mintzoa eta swahili elebiduna zen, eskolan ingelesa ikasi zuen baina, bihotz minak, beldurrak, ametsak... maiteleari nekez adiera zekizkiokeen, mutilaren etxeko mintzoa alemaniarra izanik, haren ingelesa nahiko txepela baizen. Eguneko otordua Jospinek mimoz prestatu, eta atarira ateratzen zen mutilari harrera egitera. Biziki maiteminduak, laino gozo batean joaten zitzaien ilunabarra. Eta horrela egun bat, egun bi eta egun hiru... asteburuan indar berritzeko lo, eta astelehenean berriz berdin. Egunero gosari berdina, hamabitako ogitartekoa antzekoa. Bizikleta tren geltokian uzteko aukera. Trena betiko orduan etorriko zen, ez minutu bat lehenago, ez minutu bat geroago. Lan tokiko, edo eskolako kafearen zaporea beti bezala nazkagarria.
Urteak pasa ahala laketu ziren, familia egin zuten, eta europarrak zirela erraten zuten.

1 comentario:

Josefa María Setién dijo...

Kaixo Lola: El otro día escribí un comentario. Parece que se ha borrado. ¿Tal vez lo has recibido?. Entre otras cosas te preguntaba haber si habías tenido algún problema en tu casa de Arraiotz con la inundación del río Baztán-Bidasoa.
Besarkada bat. Joxepa.