jueves, 24 de septiembre de 2020

TXORITXOA ETA MOBILA

 

Txoritxoa eta mobila

Uibertsitaterako autobusa hartu nuen goiz hartan. Bidelagun gehienak gaztetxo ikasleak  ziren; isil isilik mobila beha.

Gipuzkoa etorbidean hartu nuen autobusa, hiru minutu geroago Elizatxo auzoan gelditu zen autobusa eta bezero pare batekin batera txoritxo bat sartu zen. Txoritxoa aztoraturik kaiolan nola, goiti eta behiti harat eta honat erdi erotua; Gazteak irrika eta liberti txoria hartu nahian; a! ze zalaparta.  Txoferra kezkaturik lasaitasuna eskean… bortz minututan  Bentas auzoan suhiltzaleen parkean sartu zen autobusa, ateak ireki zituen txoferrak eta txoria ihesean joan zen.

Hogei segundutan isildu zen autobusa, nor bere mobila beha…  

No hay comentarios: