Ivan Ilich hil zen. Bere baitako
bakardadean zendu zen Ivan Ilich. Bulegoan berria ukan zutenean lan kideek
isilik gelditu ziren, “bera hil da, eta
ez ni” pentsatu zuen banakoak.
Bazegoen nor haren kargua hartuko zuena, eta kontuak egiten hasi zen; bertze
gainekoak ere, ze, karguak lerroan eginen ziren mugitu. Alargunari doluminak
ematera joan behar zuten, ekintza sozial
desatsegin bat nola nahi ere, hor bukatuko zen dena.
Azken egunak hil zorian, denboraren
kontzientziarik gabe, leize ilun luze batean, atera nahi eta ezin. Ivan Ilich
nekatua, minez, zaku beltz batean
trabatua, biziari eutsi nahi, eta ezin. Bizi! Bizi nahi dut! Arima ohituraka.
Haurtzaroan murgildu zen, zoriontsua izan zen haurtzaroa, haran gorrien
zaporea dastatu zuen. Unibertsitateko
urteak oroitzen arima matxinatzen zitzaion, bizi nahi dut! Oihuka. Aldiz,
gorputzak herioari ez zion beldurrik, leizearen hondarrean argi txuri bat bertzerik
ez zelako.
Ondoko gelan tea hartzen sumatzen
zituen emaztea eta seme alaba. Portzelanazko katiluan koilara azukrea nahasten
aditzen zituen. Bere familia, babestu nahi zuen, ez zitezen ardura, beti egin
zuen nola. Ezkondu eta gutira egin zitzaion eztia mingots; galdutako bi umeekin
oroitu zen; emaztearen atsekabe izaerarekin, haren beti ahal bideetatik gora
bizi nahia, zorrak kitatu ezin. Ez zituen semeak, bere asmoak bete, jurisprudentziara
zuzendu nahi izan zuen, baina, mutilak gimnasio batean lan egitea hautatu zuen.
Alaba ezkontzeko zegoen, eta ezin izanen zuen elizara lagundu… Lanbro sakon
batean semea ikusi zuen, emaztea ere negarrez, errukia sentitu zuen; ze ozer
egin behar zuen sufrikarioa ekiditezko, ez zituen atsekabean ikusi nahi. Lehen
bait lehen hiltzen bazen hobe. Alabaren eskua burua laztantzen sumatu zuen eta
instante hartan argia ikusi zuen, eta gozo, bakean harantz abiatu zen. Ez zen
herioa, argia zen.
_ Bukatu da, erran zuen norbaitek.
Ivan Ilich-ek entzun zituen hitz
horiek, eta_ Bukatu da herioa_Berekiko erran zuen _Ez da existitzen herioa.
Arnasgora egin, eta azken hatsa eman zuen.
Lola Sarratea 2020ko maiatzak
hamahiru.
_
No hay comentarios:
Publicar un comentario