miércoles, 1 de abril de 2020

APRILAK 1


Aprilak bat, gaur laino. Izurritea badirudi berean gelditzen ari dela, ez dela kutsatu kopurua handitzen ari; gehiago direla zaintza berezietan ateratzen direnak sartzen birenak baino. Italian haurrei aireztatzera etxetik ateratzeko baimena eman diete, eta gurean estabaida hasi da. Edabideek badute zertan ari!
Gaur nire agenda betea dut; ilea konpondu behar dut, bortzetako tea hartzeko gelditu naiz nire bi ahizpa eta alabarekin. Mahai polit bat paratuko dut; ikus-entzunezko merienda eginen dugu eta. Eskertzekoak dira teknologia berriak; ez dut pentsatu nahi zer izan zitekeen Erdi Aroko izurritea. Atzo ikasi nuen skipe bidez komunikatzen, unibertsitateko kideekin gai bat aztertuko dugu bihar. Denak gara helduak baina kementsu egiten dugu aitzin.

No hay comentarios: