martes, 31 de marzo de 2020

MARTXOAK 31


Martxoak hogeta hamaika; elurra gozo-gozo, mendietan txuri, etxe hurbilean erortzen den einean urtzen dena; ortzia its eta muku. Luze ari zait egiten isolamendua; nire baitan gibelat egiten hasi naiz, aitzin ez dudalako deus onik ikusteko modurik.

1791n Iraultzaren lehen konstituzioaren ziriborroa presaka eta hausnarketa sakonik gabe sinatu zuten Ustarrizko Biltzarraren ordezkariek, Garat anaiak, Biltzarrak biziki protestatu zuen. Gero, 1790n Frantziako mapa administratiboa berritu eta 83 departamendutan berrantolatu zuten estatua. Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak eta Bearne “Département des Pyrénées Atlantiques” deiturikoan batu zituzten. Aldi honetan bai, Ustarrizko Biltzarrak babes osoa eman zien Garat anaiei; eta hauek sutsuki egin zuten aurka; konbentzio osoz  defendatu zuten Euskal hiru Herrialdeak departamentu bat osatzearen alde.   Domonique Garat anai zaharrena izan zen beligeranteena, lurralde batean hizkuntzaren garrantziaz mintzo zena bilkuran; ea lintxatu zuten.  Honek Euskal Herriarentzako “Terreur” garaian ondorio latzak ekarriko zituen, euskaraz mintzatzea sasi-iraultzaletzat hartzen zen, eta hainbat herri hustu zituzten, bertako biztanleak bertze herrialdetara deportatuz.
1794n …”eta fanatismoak euskara du mintzo”  irakurtzen ahal zen toxten batean.
 Agindu batek, aristokratak eta fanatikoak talde berea sartzen zituen.
1794ko martxotik urrira Armadak Lapurdiko kontrola hartu eta hiru bat mila lagun deportatu zituen, mila eta bortz ehun hildako utziz. Gazte anitz izan ziren hegoalderako bidea hartu zutenak, edo Ameriketara joan zirenak; Sara, Itxasu edo Askain gisako herri ttikiak era bat hustuz.


     

No hay comentarios: