viernes, 15 de noviembre de 2019

HERIOA



A! Herioa, hilotz hadi, hila eta zorigaiztoko. Ama eraman hidan, ni hil bahuen  hobe. Munduaren etsai, antzeko pare gabea. Ez zegok hire oroitza mingotsek izutuko ez duenik.
Herioa, edonor  zaurtuz gero gupidarik gabe hirekin eramanen duk, ona, gaiztoa, aberatsa ala pobrea. Denak berdin eta balio berean dituk eramaten. Ez duk ganorik ematen Aita Santu edo erregeengatik
Ez duk begiratzen jauntxo, jendaki edo lagunik, denen haiz etsai; Ez daukak neurri, amodio edo errukirik; tristura mina eta ankertasuna baizik.
Ezin dik inork higandik ihes egin edo altxatu; inor ez duk hirekin laket egon, ustekabean iristen duk hire goibel ordua, iritsiz gero ez duk inorekin adosten.
Hilotza hilobian har artean utzi eta haren arima fite eramaten duk, ez zegok inor munduan hire bide makurretik at. Herio; ikara! hire izena aipatzeak.   

Archipreste de hita

No hay comentarios: