viernes, 14 de junio de 2019

ILUNPEAN



Adis-abeba eta Istanbul  arteko hegaldian zorabiatu nintzen. Ez nintzen nahi orduko Bartzelonara ailegatu. Behin etxean osasun etxean hartu nuen hitzordua; behatu zidaten bihotza eta, deus kezkatzekorik. Burmuina azterketa bat eskatu zuen nire familia-sendagileak, eta eguna eta  ospitalean  hitzordua adosturik, andan eseri ninduten eta buruan astronauta moduko kapelu bat kablez hornitua konektatu. Erizainak, leihoak itxi, gela era bat ilundu, eta ordu erdi bat higitu gabe egon behar nuela erran zidan. Ene! Ordu erdi bat mugitu gabe…
Itxaropenik gabeko ilusio bat izan zen. Haize gozo bat nola. Baina haren begirada. Haren hitz gozoak amets kuttunak birbiztu zizkidan. Eta nire baratzea loratu zen. Haren ukia leuna eta beroa, eta nire larraina umel… Argia biztu zuen erizainak, ezustean hartu ninduen. A! bukatu da ala?. Zer erranik; emaitza ona izan zela, zer diot? Arras ona.  

No hay comentarios: