sábado, 18 de mayo de 2019

ZOZO ETA BELE


Urteko bortzgarren hilak 17 zituen ortzilara heze hartan. Bortz lagun etorri zitzaizkidan Bertizko baratzea ezagutzera, ipar haizeak inarrotzen zituen zuhaitzak. Lurrin eta lanbro artean sorgin dantza nola,  zozo eta bele. Bortz lagun eta hiru guardasol, putzuz-putzu saltoka aterpe bila. Salda beroa eta txistorra gosaldu eta sutondoan gezurretan kontu kontari aritzeko egun xarmanta izan zen.

No hay comentarios: