martes, 19 de febrero de 2019

AZKEN AHATSA



Ingeles moduan urratu parpaila batekin edertua zegoenenaren aldare gainean girlanda berdeak zintzilik. Erdian koadro ttiki bat zegoen erlikiak altxatzen, iskinetan bi laranjondo, eta, luzera denean argimutilak eta portzelanazko murkoak; handik, ekiloreak, zitoriak, oinlodiak, hortentsia azaoak agertzen ziren. Kolore distiratsu mukuru hau zeihar erortzen zen tapizeraino zolagainean luzatuz; eta gauza bitxiak ernatzen zuten. Azukre potto bat bioletazko korua batekin, Alecon harri zintzilikarioak distiratsu ziren goroldio gainean, txinatar haizemaile bik bere paisaiak ageriko. Loulou, arrosen  azpitik, bere kopeta urdina agerian, lapizlazuli xafla bat ematen zuelarik.
Olagizonak, harginak, haurrak patioaren hiru aldetan jarri ziren. Apezak astiro igo zituen eskailera mailak eta bere urrezko eguzki handi distiratsua mahai-estalkiaren gainean utzi zuen. Denak ziren belaunikatu. Isilune handi bat ukan zen. Eta intsentsulariek hegaletan irrist egiten zuten bere katetxoetan.
Lurrun urdin bat igo zen Félicité-ren gelaraino. Hark sudur mintzak hurbildu zituen sentsualitate mistikoz arnastuz, gero betazalak itxi zituen.  Irribarrea ezpainetan. Bere bihotzaren taupadak bana bana, gero eta ahulago, emeki,   agortzen ari den iturria nola, urruntzen den oihartzuna bezala; eta azken ahatsarekin batera, zeru erdi irekian loro erraldoi bat bere buruaz gain hegan ikusi zelakoan. 
Gustave Flaubert
          

No hay comentarios: