Badira urte batzuk jende arruntak
itxaropentsu mutil gazte bat goraipatu zuela. Mutila nahiko berezia zela ematen
zuen. Gizartea era bat aldatzera zetorrela zirudien, eta Pablo zuen izena. Etxegabetzearen
aurka gogor egin zuen, banketxe gehiegikerien aurka, berdintasunaren alde egin
zuen, ustelkeria,emakumeen aurkako biolentzia… horien denak eta gehiago
gaitsesiz. Alderdi bat sortu eta haren lehendakari gaur egun, bere kide den
neska batekin bixkien zain da. Eta bizi proiektu bat osatzeren txalet bat
erostekotan dabiltza, diot dabiltza, ze, noski, bere neska laguna eta biek.
Txaleta ez da edozein modukoa, ez, bi mila karratuko eremu batean kokaturik,
lagunentzako etxetxoa dauka, eta bainatzeko ur putzua. Non gelditzen da
Uruguaiko Lehendakari Muxikaren “chacra” edo etxetxoa?
Ez da egundaino nire gustukoa
izan Pablo, baina egia errateko, hiztun ona, batzuetan arrazoi handiko gauzak
erraten dituela aitortzen dut. Erran bai? Eta egin? Apezen tankera hartzen
diot. Niri bortz axola Pablo eta bere emazteak egiten dutena, kezkatzen nauena
gaur egun ditugun politikoen gabezia da. Politiko ikuspuntutik begiratu eta,
ikaragarrizko kaka-mokordoa egin du. Baliteke Alderdia pikutara joatea. Eta
zeinek hartuko du lekukoa? Albert.k
No hay comentarios:
Publicar un comentario