“Jauna, begira, urrea,
pikor batzuk baino ez ditut hartu, zernahi dago zerrategi inguruan”.
Horrela etorri zitzaion zerrategi langilea goiz hartan. James W.
Marshall zuen izena eta Kalifornian urrea aurkitu zuen lehena izan
zen. 1848-ko urtarrila zen; zerrategi berri bat egiten ari zen eta,
zutabe bat sartzeren lurra zulatzen ari zela alimaleko urre harri
kozkorra atera zuen. Nagusiak, zerrategia bukatu arte, inori deus
errateko agindu zion. Gizona aztoraturik etxera joan eta emazteari
erran zion; emazteak lagun bati, eta hark bertze bizpalauri... Bista
bezala hedatu zen albistea, eta egundainoko hondamendia sortu.
Johann August Suter-ek
zaldia hartu, eta abiatu zen urre tokia behatzera. Ordu pare bateko
bidea zuen eta, eta ezin sinets, azken hamabortz urteak etorri
zitzaizkion gainean. 1834an emaztea eta hiru seme utzi eta Suitzatik
ihes egin zuen. Zorrez lepo diru faltsua egin eta arrapatu zuten,
polizia gibeletik zuela paper faltsuekin Nueva York-era hontzi bat
hartu zuen. Urte pare bat egin zituen Nueva York-en, gero,
Missouri-ra joan zen. azienda bat hartu, eta nekazaritzan bertze urte
pare bat aritu ondoren Kaliforniara abiatu zen. 1838an Suter, bi
gudari bortz misiolari eta hiru emakume, zortzi idi eta lau orga
abiatu ziren Pazifiko aldera. Hiru hilabete geroago Vancouver-a
iritsi zen espedizioa; emakumeak bidean hil ziren, gudariak joan
ziren eta misiolariek bertze toki batean emanen zutela Jinkoaren
berri erran eta, matxinatu ziren. Bakarrik, Belaontzi eskas bat
hartu eta Pazifiko nabigatu zuen. Gaur egungo San Francisko-ra
ailegatu zen; Franciskotarren eliz bat eta guti gehiago zen orduan
herrixka. Zaldi bat hartu eta sartu zen basoa behatzera, liluraturik
atera zen. Kalifornia Mexikoko lurraldea zen, eta espainol anabasa
zen nagusi; Monterey herrixka miserable bat bertzerik ez zen eta han,
Albarado gobernariari lau sosetan ea gaur egungo Kalifornia erdia
erosi zion 1839an, Canaco indigenak erdi esklabo hartu, eta sartu
zen lurralde basan. Larreek garbitzeren su eman zien, eta ea goldatu
gabe erein zetzakeela ikusi zuen. Landatu zituen fruituak, barazkiak,
Bordeletik ekarri mahatsondoak... behi aldeak, artaldeak, landetxeak,
abeletxeak... Zubiak egin zituen, errepideak, ur biltegiak, errotak,
garraio sareak, jauregi ospetsuak... “Helvecia berria” zion
jarri lurraldeari. Kalifornia itsas hegira gero eta belaontzi gehiago
ekoizkin bila heldu zen. Vancuver, Sandwich irlak... hornitzen
zituen. Aberats, arras aberatsa egin zen.
1848an egun batetik
bertzera jende erotu eta urre bila joan zen: landak hustu ziren,
behiak errapea leher ukuiluak utzi eta mahatsondoak xautu zituzten;
artaldeak bere gisa joan ziren. Telegrafoak albistea mundu osoan
zabaldu, eta jende uholdea heldu zen: lurrak zulatu zizkioten urre bila, zein harrapariak dena egin zuten suntsitu. San
Frantzisko eraikinez handitu zen, tren bideak egin zituzten. Suter
izutu eta mendian baserri batean babestu eta emaztea eta hiru semeak
deitu zituen.
1850an Kalifornia Ipar
Amerika-k Mexikori erosi zuion, eta legea ezarri. Edo hori uste zuen Suter-ek,
epaitegitara jo zuen; azkenik 1855 Thompson, Kaliforniako lehen
epaileak arrazoia ematen zion,eta lurraren jabegoa egiaztatu.
Egun hartan Johann
August Suter Ameriketako gizonik aberatsena da.
Albistea jakin orduko
Kalifornia matxinatzen da. Su ematen diote Epaitegi Gorenari, eta
Thompson epailea lintxatzen dute. Suter-en seme zaharrena hil egiten
dute, bigarrenak bere buruaz bertze egin eta hirugarrena ihesian ito
egiten da. Emaztea ere heldu bezain pronto hil zitzaion, bakarrik,
beti ihes, bere azken urteak epaiez epai ibiliko da. 1880an Kongresu
Jauregiko eskaileretan bihotzeko bat eman eta hil zen. Behartsu bat
bezala bildu zuten gorpua. Sakelan zeraman Kaliforniaren jabegoa
baieztatzen zuen ziurtagiria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario