Zakur abandonatu bat hartu dinat, gaxoa
egiten duen hotzarekin, kale gorrian... Dio Txarok.
Ba, nik armairuan garbiketa bat egin
dinat eta zama bat arropa Caritas-era eramatera joango naun. Bere
buruari garrantzia emanez dio Terexak.
Arantxari barrenak nahasi zaizkio.
Zuek badakizue zenbat jendek kale
gorrian lo egiten duen? Soberan dinagun arropa ematea erraza dun.
Zakur abandonatu bat hautatzea ere. Inork ez din pentsatu etxegabe
bat 24an afaltzera gonbidatzea?
Gauza dun zakur batek ez duela arazorik
ematen, baina pobre batek... Inolako lotsarik gabe erantzun du
Txarok, buruarekin baiezko keinua egin du Terexak.
Neure buruarekin ez kontent hartu dut
etxerako bidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario