domingo, 1 de octubre de 2017

ELTZETZUAK

Gaur Katalunian eltzetzuek besta itzala.
Legez kanpoko erreferendum bat bozkatzeren etxetik atera da jendea. Españako gobernuak galdeketak ez duela baliorik izanen, behin eta berriz ziurtatu arren bozketa debekatu egin du.
Baliorik izanen ez duen galdeketa bat debekatu?
Españako gobernuak hamar mila eltzetzu bidali ditu Kataluniara.
Ze besta! Sartu dira eltzetzuak hauteskunde aretoetako ateak aizkoraz eta leihoak mailuz autsiz, zein harrapariek hartu dituzte bozka txartelak eta kutxak; goizeko bortzetatik hauteskunde guneak babesten ari zen jende guzia arrastaka handik lekutu ondoren.
Ez dira, ez, eltzetzuak txantxetan ibiltzen diren horietakoak.

No hay comentarios: