lunes, 17 de abril de 2017

TXANGOA

Bidea laino artetik ihes ihintzez blai, umel. Eguzkia heldu da, eta zuhaitzak eta landak lurrun its bat, ea ikus ezina, dute igortzen gorantz, emeki, han nonbait hodeiekin biltzera, akaso. Loreak ireki egiten diren heinean erleek erle-etxeak utzi eta haien zukua xurgatzen hasten dira, neka ezinak batetik bertzera hegaletan. Txoriek habia iruten, goroilo eta izpi garraio, binaka ala bakarka. Eskuinuso, bele eta zozo adarrez-adar. Erreka bazterrean haltza,eta sahatsak hosto berritzen. Belaiak belar guri, eta lorez apainduak, ibili gabeak. Laster etorriko dira behiak, aise bazkatzera.
Hauek denak ditut nire aitzinean, laket naiz, nire baitako hausnarketetan murgildurik. Batean apez bat ikusi dut, ilun. Natura inoxente artean mamu beltza. Magia guzia erori zait, eta etxerako bidea dut hartu.    

No hay comentarios: