domingo, 16 de abril de 2017

TUTULU

Psikologoa eta bilo-moztailea dira pertsona bat ezagutzeko gaitasun handia dutenak; orrazkera baita buruan norberak daramanaren seinale. Zahartu nahi ez duenak, beti eskatzen du gaztetxo modura ilea moztu. Lepo motz eta ipurdi apalak, ilea gorantz tupe modura; konplexu dunak, lau astetik behin, aldaketa du nahi. Itxura berezia bila dabiltzanek, arras zaila daukate; beti ageriko nahi dutenek, aldiz, ahalik eta arraroen egitea nahikoa dute.
Burua ongi ez dutenekin kontuz ibili behar, burbuilaren seinale bai dute bilo modua. Hor ditugu bi, bi mamu ikaragarri, nortzuk bi orrazkera ezinezkoak luzitzen dute. Atton zahar bat Ipar Ameriketan “ America first “ orroka, eta lau haizetara tutulu hori, eta Ipar Koreako hankamotz tupe irrigarria, biek mokoka, nork bonba handiagoa egin.

Gu bitartean, ongi gosaltzen, eta pixkat nazkatuak ez duelako hondartzara gateko giroa egiten.   

No hay comentarios: