lunes, 27 de febrero de 2017

SEVILLATIK CORDOBARA


Goizeko hamar eta erditan hartu dugu trena Irunean, “ Alvia” bat da, hiru ordutan Madrilen gara; ogitarteko bat jan eta Sevillara “Abe” bat hartu dugu. Sara eta Mikel (hamalau eta hamabi urtekoak” irriketan daude, Sevilla eta Cordoba ezagutzeko; pixka bat kezkatuta, ia hango erdara ulertuko duten edo. Erran diet hango gaztelaniak ez duela Euskal Herrian mintzatzen den gaztelaniarekin berezitasun handirik, gurean, Goiherri eta Baztan aldean euskara den bezalatsu dela. Eta xarmanki ulertzen dugula elkar.
Sevillara iritxi eta kaleak hartuak, ze miseria! Leicester eta Sevilla arteko futbol partida bezpera, ingelesez betea, edaten eta orroka kalean... Apartamentu ttiki bat internetez alokatua daukagu, hiri erdi erdian, eta hantxe sartu gara, nekatuak gaude eta kalean dagoen giroarekin... Ongi lo eginak, leihoak ireki, eta euria leher, oinazturak eta ortotsak, gu aterkirik gabe, oinetako aproposik gabe, zer egin? Ba goazen Cordobara, proposatu diet. Goizeko hamaikak aldera Cordoban gaude, autobus bat hartu eta zuzenean Meskita ikustera joan gara.

Cordoba
Erromatarrek bertan egokitu ziren,haien harresiaren aztarnak edonon dira ageri. 711 urte aldera musulmanek konkistatu zuten eta bertan Cordobako Kalifatoa eraiki, zeinen handitasuna egiten da ageriko meskita ikustean. Meskita eraikin erraldoi zoragarri bat baina gehiago da, garai bateko artearen ezaugarri borobila erran daiteke dela. 1236An giristinoak konkistatu zuten hiria eta Katedral bihurtu.
...

Berriz Sevillan, bi egun gelditzen zaizkigu eta ongi profitatuko ditugu. Eguraldiak hobera egin du eta hiria ederra dago, jende bereziki da maitagarria.
Guadalquivir bazterrean, Hispalis zeritzan hartan, fenizierak, grekoak eta cartaginesak historia aurrean, gero, erromatarrek, 205 K.A. Egin ziren egokitu.
712an Musulmanak konkistatu zuten hiria eta izenez aldatu. Isbiliah deitu zioten, hortik Sevilla.
La Giralda, arkitekto arabiar batek eraikin zuen eta poeta batek dekoratu.
Gerardo Diegok horrela zuen kantatu.

Giralda en prisma puro de Sevilla
nivelada de plomo y de a estrella
molde en engaste azul, torre sin mella
palma de arkitectura sin semilla...

1568an lurrikara baten ondorioz ondatu zitzaion dorrea, eta Berpizkunde modura egin zuten konpondu: “Fedearen Garaipena” irudikatzen duen iduri batekin finitua, zein haizearen norabidea hartuz da egiten mugitu. Hortik “La Giralda” izena.

Katedrala
1248an Fernando hirugarrenak konkistatu zuen Sevilla eta musulmanen meskita eliz kiristiona bihurtu. Gotiko estiloan egina Espainiako handiena da. Cistobal Colon bertan da hilobiratua.
Katedrala da ikaragarri ederra eta aberatsa.
Egin dezagun eliz bat, ze finitua ikusten dutenek, erotu ginela uste ditzaten” Erran zuten egileek.

San Gabriel; aqui me tienes
con tres clavos de alegria
Tu fulgor abre jazmmines
sobre micara encendida

Federiko Garcia Lorca-k xarmanki.


Sevillan jasmin lurrinak dena egiten du blaitu. Alde zaharra da bereziki xarmagarria, garbia eta apaindua. Beti da udaberria Sevillan, liliak baitaude beti loretan.

Sé que me quedó en el hondo
una visión tan clara,
que tengo que entornar los ojos cuando
pretendo recordarla...

Damaso Alonso.



No hay comentarios: