lunes, 16 de enero de 2017

IZOTZILA BAZTANEN


Egun batzuk lehenago informazio berri batek, inspektorearen susmoak aldatu egin zituen. Orabideako bidean baserri batean bizi ziren bi haur, jostetan basoan sartu ziren, eta harri baten gainean gona-azpiko bat eta bizkar estalki bat aurkitu zituzten. Pixka bat haratuago, oinetako bat eta muki zapi bat. Paineluak bi hizki zeuzkan brodatuak. R.S. Inguruko elorrietan oihal zerrendak non-nahi, lurra basurdeak muturka aritu izan balira bezala; zuhaixkak eta belarra zanpatuak borrokaldi baten zantzu. Infernuko Errekara hurbildu ziren haurrak, eta erreka bazterrean pauso bat egina zegoela ikusi zuten, nondik pisu handiko zerbait arrastaka eraman zuten seinaleak bistan zeuden.

Hariari jarraituz, lekuko berriak agertu ziren; Infernuko Errekako jatetxeko etxekoandreak, igandeko arratsaldeko hiruak aldera bikote bat egon zela tabernan aitortu zuen; berrogei urte inguruko gizon triste bat neska gazte batekin; gizonak ardo bat eta neskak kafe esne bat hartu zutela. Gero basorantz joaten ikusi zituela, eta neskak bizkar gainean zeraman txala bere amonak garaian zeukan berdina zela, eta hortaz egiten zela haietaz oroitu...         

No hay comentarios: