Badoa
ilargia, badator eguzkia.
Maitia
non zira?
Aio
erran gabe partitua.
Non
zira maitia?
Txoritxo
bat nintzen, eta hegan ikasten txioka joan nintzen menditik hirira.
Ederra
egin zitzaidan mundua, niretzat nahi nuen mundu hura.
Ikasi
nuen hegan, eta zurekin egin nuen topo; hegal autsi egin nintzen joan
minak sendatzera.
Nekez,
hegal nekatua eta txio apal itzuli nintzen berriz mendira.
Bidean
utzi nituen irriak, dantzak eta malkoak etsipenez oroitzen.
Maitia
non zira?
Urtetx!
Urtetx!
Urte
berri, berri zer dakarzu berri.
Uraren
gainean.
Bakea
eta osasuna.
Urtetx!
Urtetx!
Urte
zahar.
Nik
atorra zahar.
Maunkarik
ez.
Axolarik
ez.
Urtex!
Urtetx!
Joaten
zen herri xehea jauntxoen atea joka urteko saria eske; abesten egiten
zuten eskaria nagusia liberti eta eskuzabal izan zedin.
Urte
zahar gauean egiten baitira kontuak gaur ere, egiten dugu gibelat eta
gure baitan murgiltzen gara. Bizitakoak aztertuz egiten du hamalau
urteko neskatilak dastatutako bere lehen musuarekin amets. Mutiko
koxkorra azken futbol partidan sartutako golak kontatzen egiten da
hanpatu. Etxekoandreak, kontu korrontearen saldoa egiten du begiratu, eta
inoizka WhatsApp-a behatu, lankidearen mezurik baden... Etxeko
gizonak ez du telefonoa hartzen, ez deitzeko erran baitio. Aitatxik
bildotsa erre egiten du, begi umel. Amatxik gaztetako amodioa egiten du oroitu;
luma polit bat bezala haizeak eraman zuen amodio hura: besta ongi
amaitzeko gatza botatzen du surat sorginak uxatzeko. Gatzen
txinpartak urte osorako eginten dituelako sorginak uxatu, eta haurrak
alaitu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario