Gindoazen
gogotsu, Abune Yusef lau mila metroko mendiaren mazelak
gurutzatzen, ikaragarrizko erroitz artetik genekusan ibarrak
liluratzen gintuela; ehunka nekazari herrixka, zeinek, txinoei esker
etxolak txapaz estaliak zeuzkaten; Etiopiako ipar aldean geunden,
Lalibela-ko bidean.
Etiopian
ehun miloi biztanle bizi dira, haietatik laurogei miloi nekazari.
Musulini-k 1936an Etiopia inbaditu zuen, eta betiko bideak egin
zituen asfaltatu. Milaka urte zeramaten behiak, ahuntzak eta astoak
bide haiek egiten ura edateko putzuetara. Animaliak burmuinean GPSa
zuten kokatua, eta inork inoiz ezin izan zituen handik lekutu. Are
gehiago, lehentasuna argi zuten, lehenik eurek, gero ahal zenean gure
“todo terrenoa” astiro, poliki...
Lalibela
1160 aldera sortu eta erlekume batek inguratu zuen, handik datorkio
izena,(lalibela erlekumea amarikoz) Bere amak patu onaren zeinutzat
hartu zuen gertatutakoa eta errege izanen zela aurresan zuen. Eta,
hala izan zen errege 1181tik 1221arte. Giristinoa zen eta musulmanek
Jerusalen inbaditu zutenean Etiopiako ipar aldean, mendi artean,
inoren bidean, Jerusalen berri bat eraikitzea erabaki zuen. Hamaika
eliz lurpeko harkaitzartean zizelkatzeko agindua eman zuen.
Kondairak
dionez, erregea Jinkoak bahitu eta zerura eraman zuen, non eraikin
zoragarriak erakutsi zizkion, eta bere herrira itzuli eta bertan
ikusitakoak eraikitzeko erran zion. Kondairarekin jarraituz,
aingeruak langileren laguntzera etortzen ziren, eta iluntzean
aingeruak jarraitzen zuten lanarekin.
Eliz
bat bederen gau batez aingeruek egina omen.
Elizak
ederrak dira, sinesgaitzak, ehun urtetan eginak, gehienak harri
bakarrean garatuak, hamar bat metro altu, bide eta terrazez inguratuak eta tunel eta pasa bidez elkar lotuak, xarmantki dekoratuak eta nahiko ongi
kontserbatuak.
Lekua
kezkagarria da, misteriotsua, harrigarria. Erromesak jite agurgarrian
zuriz jantziak, makil bat eskuan, gurutze handiak ageriko, Jinkoaren
erregu, bakarka edo multzoka, isilean edo doinu tristean
errezitatzen... ni bezalako fede gutiko batentzako...
Kiristian
ortodoxoen hiri saindua da. 2005An Unescok humanitatearen ondasuna
izendatu zuen Lalibela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario