Beltz hasi zaigu ilbeltza, izenari ohore eginez, izena
duen guzia omen delako. Gure artean su ondoan egoteko egoera xarmanta, etxea
eta egurra daukan harendako. Guk orain arte badugu egurra non bildu, etxea galtzen
duenak oraindik amatxirenera joateko aukera ere. Noiz arte? Erraten dute miseri
garaietan, mendian txotxa ttikiena ere akitzen denean, azkarrenak ahula kasatzen
duela azken enborra hartzeko.
Hogei mila giza-seme-alaba etxea utzi eta
noraezean omen, hor, urrun, munduaren bertze alde batean. Ez dute egurrik? Ez, petrolioa
daukate.
No hay comentarios:
Publicar un comentario