lunes, 9 de noviembre de 2015

EUSKARA PLAZARA


Jaun/Andre hori:
Hendaiako Herriko Etxeak Euskararen Plan Estrategikoa jarri du abian herrian euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun-komunitatea trinkotzeko. Planak 3 fase izango ditu: lehenik, euskararen egoera aztertu eta diagnostikoa egitea; bigarrenik, 2015-2019ko Plan Estrategikoa diseinatzea; eta, azkenik, 2016ko Kudeaketa Plana definitzea.
Bigarren urratsa egiteko, bertzeak bertze, hiru bilkura egingo ditugu herritar eta eragileekin diagnostikoa osatzeko eta aurrera begirako erronkak eta neurriak lantzeko. Hiru bilkurak Sokoburuko Abbadie Aretoan egingo dira 9:30etik 12:30era, honako egun hauetan:
  • Azaroaren 7an,
  • Azaroaren 21ean
  • Abenduaren 5ean
Hortaz, mezu honen bidez gonbidatzen zaitugu bilkuretan parte hartzera. Bestalde, eskertuko genizuke zure inguruan mezua zabalduko bazenu (erantsita duzu afixa). Hitzordu guztietara joan ezin baduzu ere, anima zaitez aukera duzun egunean!
Esker mila zure laguntzarengatik,


Larrazkeneko egun eder batean, Hondarribia,Irun eta Hendaia, hiru herri bat egin dira Euskararen eskutik, egun batean Antton Abbadie-k nahi izan zuen bezala. Hondarraitz itsaso bazter lasaian herrialde guzietako euskalduna laketu da, eta mintzaira berri bat sortu. Xiberoatik Bizkairainoko bidean, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Gipuzkoa... solasak onerako nahasi egin dira hiztegia aberastuz.
Erronka berri baten aitzinean gaude, Euskara nola plazaratu. Azken berrogeita hamar urteetan batu dugu Euskara, unibertsitatera eraman dugu, zientzia eta teknologietara, literatura eta hedabideetara. Eta plazetan, diskoteketan, tabernetan gaztetxoak erdaraz.

Zerbait gaizki egin dugu. Edo obeki errateko zerbait ez dugu egin. Agian, Marketin on baten beharrean gaude. Marketinik gabe ez da deus saltzen. Militantzia ez da aski, marketina behar dugu.   

No hay comentarios: