Miramar Jauregiaren
baratzean, zuhaitz baten itzalean eserita bazkaltzen ari nintzela,
aitzinean neukan uharteari beha gelditu nintzen. Santa Clara deritzan
uharte honek ematen dio hiriari nortasuna, maskorraren koskorra
baita, eta aldi berean trabatu egiten du itsasoa, ikustean, baleak
ikaratu egiten ziren eta irrintzika ihes egiten zuten segurki. _Baina
noiztik dago harri kozkor handi hori hor?.Nola erraten zioten
bertakoek?
Urtero hurbiltzen naiz
udako unibertsitatera euskararen inguruan ematen diren mintegietara.
Aurten Etxepare Institutuak (Excellence in Basque Studies) atzerrian
euskal kultura edatzeko irakasleei zuzendutako mintegia antolatu du,
eta interesgarria iruditu zait.
Bi egunetan hainbat gai
jorratu dira: “Euskal dantza, musika, tradizioa, literatura,
artea...” Aurkezleek zehatz eta doitasunez aztertu dituzte gaiak,
naiz eta sarritan anbiguo eta zalantzagarriak izan Euskal Kultura eta
Kultura Unibertsalaren arteko mugak. Poliki-poliki ari gara
euskaldunok munduan gure tokia aurkitzen, mitoak, ohiturak,
tradizioak, haurrak alaitzeko, bestak ospatzeko, liburu zoragarriak
egiteko... ongi daude, baina, aitzina gan behar dugula arduratu
gara.
Eta aitzina goaz,
baina ez esku hutsik, badugu nahi badugu begiratu, gure altxorra.
Euskara, euskara baita bereizten gaituen” tradizio” bakarra.
Harro egoten ahal gara, galtzeko zegoen mintzoarekin sartu garelako
modernitatean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario