Ttxoferrak kamioia gelditu du._
Ixo! Ixo!_ Dio gidariak.
Bide ertzean errinozeronte zuri bat dago, animaliakoa da, gris zurixka, belarra jan eta jan. Seiehun kilo belar jaten omen ditu egunean.
Errinozeronteak ez gaitu ikusten. Azienda primitiboa da, bista motza du, usain ahalmena dauka garatua eta bere babesa da baina honetan haizea aurka dauka. Errinozeronteak bere lurraldeko mugak pixaz ihinztatu eta gotor defendatzen ditu. Bakean uzten bazaio ez da erasotzailea, haserretzen denean sudur adarrarekin muturka kasatzen du arrotza.
Dinosauroak akitu eta haien tokia hartu zuten belar jale erraldoiak. Duela miloi anitz urte gertatu zen. Errinozerontea eta horrelako mamu erraldoiak garatuz gan ziren. Animalia mitikoa da. Txinpantzea zuhaitzetatik jaitsi eta zutik hasi zenean errinozerontea zelaietan bizi zen. Gizasemea garatuz gan zen eta bere habitat mamu handiarekin konpartitu zuen. Gero gizonak marrazten ikasi zuenean koba zuloetan errinozerontea irudikatu zuen.
Kamioko leihotik begira denbora bat egon gara, isil-misilean, errinozerontea zanpa-zanpa belar jaten urrundu den arte.
Hogei mila buru bertzerik ez daude munduan, eta horra non niri suertatu zait bat ikustea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario