URSUA LEGENDA
Baxenabarra? Xuberoa? Lantaina jauregiko alaba Joana goizeko hamarretan ezkondu zen Urtsua jaunarekin eta arratsaldeko bortzetan ezpata ukaldiz hil zuen senarrak Santa Ana baselizan, jauregiaren parean, haurdun zegoelako.
Zaldiari ferrak alderantziz paratu eta ihes egin zuen Urtsuak.
Herri kondaira ahotz-aho eta gizaldiz gizaldi iraun du. Bentaina etxea –Azparren?-Bidarrai? Etxe aberatsa zen, Leihoak Ursuak baino handigoak zeuzkan. Joanak 500 luises eskaini zizkion bere anaia apaizari isilaren truke baino honek sabelen zeraman haurra besoetara ematea eskatu zion.
Gertakizuna baliteke XVII garren gizaldian gertatua izatea. Luis sosa 1610 urtean LuisXIII erregeak akuinatu zuen. Pedro Ursua Arizmendi 1588an sortu zen Ursua jauregian eta lehen Ursua kondea izan zen. Herri kondairan konde bat aipatzen da.
Legenda bertsotan bildua dago, bertsoak abesteko eginak gizalditan abestu dira besta eta ezteietan.
Ursua jauregia Arizkunen kokatzen da, harresi eder batek babesturik larrainean animaliako errota-harriak dauzka garaiko zazpi erroten testigu, eta baseliza ttikia eta bildua parean, harrizko bideak separatzen du jauregitik. Ermitatxoak tinko hetsia barnean altxatzen duen misterioari tinko eusten dio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario