UHOLDEAK
Zazpi urte neramatzan herrian eta udaberri azkenean urak lehertu ziren, arratsaldean hasi zuen euria, zerua beltzez jantzi zen, ibaia handitu zen, kaleetan nonahi putzuak egiten, animaliak ikaratuak ukuilutan. Jendea larrituta gan zen ohatzera itzarrik euri zaparraden asotsak entzutera.
Goizeko ordu ttikietan zerua asertu zen, hodeiek bat bertzearen aurka egiten zuten ortotsek zein lurrikara jendea dena dardarka ohatzetik jaiki zuen. Oihana gainbehera etorri zen, eta bidean eraman zituen errepideak, argi instalazioak, automobilak, traktoreak eta gainontzeko guztiak. . Animaliako zuhaitz ondoak erroetatik atera eta abar, lokatz eta harriak herria estali zuten. Ur bideak lehertu ziren eta enparantzako harri losak harrotu eta etxeen ateak tapatu zituen. Ez zegoen argirik ez urik etxeetan. Gaua leizea bezain ilun inezturen argi izpiek inoizka argitzen zuten ingurua irudika surrealistak gauzatuz.
Argi hastean baizik ez zen jendea arazoaren handitasunaz arduratu. Herria islatua zegoen, ibaia atra eta errepideak moztu zituen, etxeetako sotoak urak hartuak, jendea leihoetan deus egin ahal izan gabe. Hamabi ordu gehiago iraun zuen erasoak. Denetara hogeita lau ordu izan ziren euria leher.
Nire etxea oihana bidean miragarri salbatu zen, haritz ondo erraldoi bat saihetsean gozoki gelditu zen, haren kontra abarrak, harriak eta lokatzak hogei metro luzera bider sei metro gora barrikada moduko bat osatu zuen eta horrela salbatu nituen etxe bazterreko loreak eta sarrerako beirazko atea. Ur pittin bat bertzerik ez zen sartu etxean. Harriduraz behatzen nuen etxe ingurua. Egun batean loreak konpontzen apo bat topatu nuen eta zuzenki begietara behatzen ninduen. Urduri paratzen ninduen apo hark, hartu nuen eta oihanera eraman nuen.
Garbitu zuten herria, eta bide batez alkate juradoak uholdeek hondatu ez zuena garbitu zuen. Eta apoa berriz nire atean agertu zen.
Etorri ziren aginteak, kazetariak, teknikoak, topografoak… herria konpontzeko plangintza egin zuten. Eta hasi ziren asfaltatzen. Eta asfaltatu zituzten kaleak, enparantza eta erreka. Eta nire etxe ingurua ere arriskuan zegoela arduratu nintzen berriz ere apoa ikusi nuenean nire atean tinko ni begira.
Eskribitu nion urbanismo zinegotziari etxe bazterrean lur pittin bat utzi diezadan erregu eginez. Xarmanki utzi zidan lurra eta apoa desagertu zen. Loratu zen nire etxe bazterra. Izpilikua handitu zen, mahats-parra eta glizinia pareta gora elegante zeuden, arrosa landarea lorez gainezka. Bi urte igaro ziren eta udaberriko liliak loratu ziren berriro.
Eta ahantzita neuzkan pertsonai traketsen bisitak hartu nituen berriz ere apoa nire etxe bazterrean ikusi nuen egun berean. Eta ikusi nuen herriko gaiztoa, kazikeen morroia, munipa paisanoz, eta denak egun berean.
Bai, apoak zerbait ohartarazi nahi dit, hortaz etxe bazterrean etxola polit bat eginen diot eta setazko hariarekin elastiko polit bat apoarentzat iruten zainduko dut nire baratza ttikia.
-Ez ote da ba berriro” Mobbing”?- Hau lana !
No hay comentarios:
Publicar un comentario