
Duela urte batzuk, ez naiz oroitzen zenbat, alabak Egunkarian egiten zuen lan, deitu zidan goiz batez. – Ama gan behar dut Iturenera joaldunei argazkiak egitera eta laguntza behar dut bertzenaz galdu eginen naiz. Prestatu nintzen eta nire bi zaldikoan gan ginen. Iturenen joaldunak baserrietan bildutako arrautza eta lukainkak gosaltzen ari ziren herriko etxean. Itxaro genuen alboan eta bukatu bezain laster gona-azpikoa, artilezko galtzetinak eta ardi larruzko txamarra beztitzen egin zituen irudikatu nire alabak joaldunak. Gero Zanpantzarrak Zubietako bidean dilin dalan segitu genituen. Giroa ederra zen baino ezin ginen gelditu, nire alabak argazkiak garaiz eraman behar zituen Eunkaria egunkariara biharamunean argitaratzeko. Hartu genuen automobila baino ezin ginen herritik atera Zanpatzarrek errepidea hartua zeukatelako. Nire alaba urduri erdi negarrez –ama! pentsa ezazu zerbait, eraman behar dut argazkia! Behin eta berriz errepikatzen zuen. Hartu genuen gurdi bide bat eta azkenik Saldias aldera atera ginen. Ez dakit nola bukatu genuen. Gasolinaren txibatua gorritu zitzaigun, bizpahiru aldiz galdu ginen baino nire alabak eraman zuen argazkia eta hurrengo egunean Egunkarian argitaratu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario