viernes, 17 de abril de 2020

APRILAK 17


Aprilaren hamazazpi  garrena. Astebeteko etenaldia egin dut nire egunkarian. Ez nuenn deus berririk, egunero berdin jarraitzen dut. Hausnarketa anitz iradokitzen ditu izurrite honek; behar duguna bertzerik  ez erosten dugun ezgeroztik, munduko ekonomia erori egin da. Irratiak dio Australian komuneko papera txanpon bihurtu dela. Ostatu baten iragarkiak hola omen dio; komuneko paper biribil baten truk kafe bat, sei biribik truk babarrun kilo bat. Sikologoak aztertzen ari dira fenomeno hau.
Duela hiru urte Etiopiatik egin nuen txango bat. Nire bidai kideen ardura printzipalena komuneko papera zen; orduan ez nuen ulertzen; orain agian bai.   

No hay comentarios: